Antzerki musikalak izango dira aurten Kalejiraren eta Kabalgataren ordez, Bilboko familien segurtasuna bermatzearren. Olentzerok eta Mari Domingik abenduaren 24rako dei egingo diete umeei, Arriaga Antzokiaren aurrera, eta Errege Magoak, ostera, urtarrilaren 5erako, Bilbao Arenara. Ikuskizun baterako eta besterako sarrerak abenduaren 21ean eta 30ean jarriko dira salgai, hurrenez hurren.Gaur Udaletxeko arabiar […]

Gazteolak prest ditu Gabonetako egonaldi bereziak, etxeko txiki eta gaztetxoei euskaraz dibertitzeko, ondo pasatzeko eta bide batez, ikasteko aukera bat izan dezaten. Horregatik, eta egoerak uzten badigu GABONETAKO KANPUS bereziak antolatu dituzte. 6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei “Euskaraz jolasean” tailerra eskaintzen diegu, oporraldiko goizak era dibertigarrian emateko osagai guztiekin […]

Arbaso elkartearen eskutik, Gabonart Gabonetako Artisautza Azokaren 8.edizioa izango da aurtengoa. Abenduaren 16tik urtarrilaren 5era ospatuko da bere historian lehen aldiz Areatzako Pasealekuan. Hogeita hamar erakusketari izango dira guztira. Euskal Herriko lurralde guztietako eta Estatu osoko ordezkaritza egongo den arren, artisau gehienak bizkaitarrak izango dira. Aurten bestelako formatu bat izango […]

“Gabonak beti heltzen dira, eta ilusioa beti pizten da” lelopean ospatuko ditu Bilbok COVID-19ak baldintzatutako gabonak. Bilboko Udalak kultur ekimen seguruak eskainiko ditu barruti guztietan, tokiko sustatzaile eta eragileen aldeko apustu irmoa eginez. Halaber, hiria milioi bat led argi baino gehiagorekin eta barrutietan banatutako 57 zuhaitzekin apaindu da. Itziar Urtasun […]

Gaurko saio feministan gabon kontuei begiratu diegu. Inspirazioa atalean Gasteizko Talka espazioa izan dugu. Sisteman ataka sortu nahian, bizitzak erdigunean jarriko dituen proiektuaren baitan beste espazio bat okupatu dute Gasteizko emakume, trans eta bollerek. Urtebete igaro da Alava-Velasco jauregia okupatu zutenetik, eta otsailean desalojatuak izan ondoren, Korreria kaleko 33. zenbakia […]

Igandean  Olentzero eta Mari Domingirekin batera egoteko aukera izango dugu , “Olentzero jaia” ospatuko da  Bilboko Kafe Antzokian. Gabonak ate joka dabiltza eta horrekin batera, haur eta helduentzako egun bereziak antolatu dute Zaparra haur konpartsak eta kurkuluxetan ume guneak. Ospakizun honen helburua haurrek eta haien gurasoek une dibertigarri eta gozoa […]

Gaurkoa Gabonak izan ditugu hizpide nutrizio atalean. Horretarako On ekin Nutrizioko lagunak batu zaizkigu Bilbo Hiria Irratira. Elikaduran eragin handia dute Gabonetako ospakizunek. Otordu bereziak baztertu ez, baina desorekak zaindu behar dira egunotan. Eguberrietan gehiegikeriarik gabe jatea posiblea da; ez dago zertan baztertu gustuko turroiak, txokolateak edo mazapanak? Menu osasungarriak […]

Gaurkoa Ander Cornejo kolaboratzaileak Bidaguren gozotegian izan da. Gernikan kokatua,  gozotegia 1942tik Busturialde osoari kalitatezko artisau-produktuak eskaintzen dizkion negozio familiarra da. Imanol Bidagurenek eman dizkigu egun hauetan dituzten enkarguen berri. Pastel, tarta, pasta, bonboi eta turroi barietate zabala ditu. Izan ere, produktuaren arrakastatsuak ere dituzte “ori baltzak”. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171220_ander_cornejo.mp3 Deskargatu hemen.