Koplak ardatz “Hamaikatxu kopla pandero baten konture “ diskoan

Roberto Etxebarriak  disko berria aurkeztu digu “ Hamaikatxu kopla pandero baten konture”. Disko berriaren nondik norakoei dagokienez, lanaren ardatza kopla zaharrak dira. Roberto eta Mirenen ahotsek eta panderoaren doinuak osatzen dute, trikitilariak sortutako soinuetan oinarrituta. Bestalde, hainbat izango dira bertan parte hartuko duten ezohiko musika tresnak; gitarra, kontrabaxua, whistle-ak, txistua, biolina. Roberto Etxebarria trikitilariak bere disko berria Mungian aurkeztuko du. Abenduaren 5ean, bera eta Miren, bere alaba, Olalde Aretoko oholtzara igoko dira Hamaikatxu kopla… pandero baten konture! deituriko lana aurkeztera.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zinea: Kameratoia ikus entzunezko film laburren lehiaketa

ar. Abe 1 , 2020
Gaurkoan Ane Urkiolak ikus-entzunezko Kameratoia lehiaketa izan du ardatz. Euskarazko ikus-entzunezkoen sorkuntza eta hedapena bultzatzea izan du helburu kameratoiak. Horregatik, lehen film laburren rallya antolatu zuenetik, osatzen joan da ikus-entzunezkoen arloko jarduera.Aurten 16. Edizioa izan da, eta bizi ditugun murrizketak direla eta online egin dira hainbat kontu, esperientzia aberasgarria onen […]

Honekin lotuak