Roberto Etxebarriak disko berria aurkeztu digu “ Hamaikatxu kopla pandero baten konture”. Disko berriaren nondik norakoei dagokienez, lanaren ardatza kopla zaharrak dira. Roberto eta Mirenen ahotsek eta panderoaren doinuak osatzen dute, trikitilariak sortutako soinuetan oinarrituta. Bestalde, hainbat izango dira bertan parte hartuko duten ezohiko musika tresnak; gitarra, kontrabaxua, whistle-ak, txistua, […]
trikitixa
Xabi Aburruzaga trikitilari bizkaitarra, gure irratian ezaguna da dagoeneko. Hainbat disko plazaratu ditu orain arte, berriena pasa den urtean kaleratu zuen ‘Bost’ izenekoa. Duela bi aste Musika Bulegoak emandako saria jaso zuen. Ostiralean kontzertua emango du Leioako kultur Leioan. Aukera ederra berarekin hitz egiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201015_xabi_aburrunzaga.mp3 Deskargatu hemen.
Xabi Aburruzagak Bost,deituriko diskoa aurkeztu berri du eta, gaurkoan, diskoa berarekin batera entzuteko aukera izan dugu irratian. Larunbatean Kafe Antzokian izango da bertako doinuak zuzenean jotzen. Azken urte biotako bizipenak, gogoetak eta lagun berriak dira bosgarren diskoaren oinarria. Kolaboratzaile askoren laguntzarekin sortu eta grabatu ditu hamalau abestiak, bederatzi instrumentalak dira […]
Larunbatean, hilak 19, trikitiarekin dantzatzeko, abesteko eta gozatzeko aukera izango da Done Petri plazan, Deustuko lehenengo Triki Jaialdian. Ibon Urrutiak eman dizkigu egunaren xehetasunak. Egun osoko egitaraua prestatu dute Herriko Tabernako lagunek Bihotz Alai eta Mikeldi dantza taldeekin eta Deustuko Jai Batzordearekin batera. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180518-trikieguna-ibonurrutia.mp3 Deskargatu hemen.
Trikitixari buruzko hitzaldi musikatu eman du Agus Barandiaranek gaur Kafe Antzokian. Agus Barandiaran eta Izaskun Iturri (Korrontzi) aritu dira hizlari. Trikitixa erroetatik izenburupean, Euskal musikan oso errotuta dagoen musika-tresna hori gertuagotik ezagutzeko aukera izan dugu. Trikitixaren historia eta gaur egun arteko bilakaera jorratuko du Agus Barandiaranek, eta garai desberdinetako trikitixak […]
Diskoko kantuen partiturak bildu ditu liburuan. Lehen liburuan, bere ibilbideko zenbait garaitako piezak zeuden; Etzakit-en sasoiko Izar Iheskorra edo Maria Iñaxi; Esne Beltzaren Gotti edo X, eta trikitilarien artean zabalkunde gehien izan duten Esne Zopak diskoko kantuak; Pasodoble, Inpernuko eta Baltxekua. Lan kaleratu berriak hamabost pieza biltzen ditu, eta badu […]
Xabi Aburruzaga gurekin izan dugu. Gaur Aixe-berri konpartsaren txosnan joko du 19:00etan eta irailaren 4an, zeharo bestelako formatoan, Getxo Folk jaialdian izango da, Keltik izeneko disko berria aurkezten. Zeltiar munduko doinuekin jantzi du bere musika, 40 gonbidaturen laguntzaz, izan ere, bere esanetan trikitixa eta zeltiar musika oso ondo uztartzen dira. […]
Rufino Arrolaren eskolako ikasle-kide eta Rufinoren bikotekide urte luzez, Isukitze aldetik dator Kepa eta aita Tomas Sitze-k sortutako musikari ugariko Arrizabalaga sendiko kidea dugu. Plazetatik jubilatuta ei dago eta Robertok lagunduta etorri zaigu Kepa Arrizabalaga, askotan trikiti bikotekide eta, izatekotan, semeorde modukoa, Robertok berak aitortu baitigu aita baten moduan portatu […]
Mikel Oñederra algaratar azkoitiarrak ekarrita etorri dira Aitza eta beste trikitilariak. Bost gazteko koadrilla ekarri du, berez 12 diren arren. Trikiti zaharra eta pieza gazteak, ondo pasatzea, jaiak, jan-edana eta jaiak girotzea maite dute. Gaur Bilbora etorri dira, Iparralde Eguna alaitzera. Landakanda pandero maisuaren estiloan jo dizkigute pieza sendo batzuk… […]