Pantzart taldeak haurrentzako “Hitzak Txorabiatzen” antzezlana estreinatuko du larunbatean

Pantzart Bilboko konpainiak datorren abenduaren 20an haurrentzako antzezlan berria estreinatuko du: Hitzak Txorabiatzen. Elena Bezanilla Pantzarteko zuzendari artistikoa daukagu telefonoaren beste aldean. Objektu antzerki bat da, eta 4 urtetik aurrerako haurrentzako zuzenduta dago. Lewis Carrollen Alizia ispiluan zehar obran oinarrituta dago, fantasiazko literaturan lan ospetsuenetako bat. Antzezlan berezia da Hitzak Txorabiatzen, surrealismo ikusgarriagatik eta Santiago Ortega eta Elena Bezanillaren ilustrazioak eta lan artistikoa zuzenean zabaltzeagatik.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Herri denda martxan da Zirika gunean

ar. Abe 15 , 2020
Bilboko eragile eta elkarteen materiala eskuragarri egongo da beste urte batez Zirika Herri Guneko herri dendan. Orotara 34 elkarte edo taldek jarri dituzte euren produktuak eskuragarri. Ibaiek ekarri dizkigu xehetasun guztiak.  Abenduaren 14tik urtarrilaren 2ra zabalik egongo da, goizez 11:00etatik 15:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201215_hibai_zirika.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak