Bilboko Udalak Zazpi Kaleetako hondakin bilketa berrantolatu du

Sitema berria erabiliko da hondakinen bilketa egiteko Bilboko Zazpi Kaleetan. Sistema berri honekin, edukiontzi gehiago jarriko dira eta merkataritzako bilketa-zerbitzuen ordutegiarekin bateratuko da. Zazpi Kaleetako ingurunearen orografiagatik, orain arte, eduki ontzi gutxi egon dira. Kaleak estuak dira, merkataritza gune handia da eta erakus-lehioak daude fatxada gehienetan. Edukiontzien tamaina ere handia zen kale hauetarako eta hondakinak jasotzen dituen ibilgailuak ere traba handiak izaten zituen. Horregatik, edukiontzien tamaina ere aldatu egin da, orain txikiagoak izango dira.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Elkarretaratze jendetsua egin zuten atzo Deustuko larrialdi zerbitzuetako murrizketen aurka

og. Abe 17 , 2020
Osakidetzako langileak, sindikatuak eta herritarrak bildu ziren atzo iluntzean Deustuko osasun zentroko gaueko larrialdi zerbitzuen murrizketak salatzeko. Langileen eta erabiltzaileen haserrea piztu du Osasun Sailak hartutako erabakiak. Osasun Sailak adierazi du zerbitzuaren erabilera urria delako itxiko dutela zentroa gauez. Sindikatuek, aldiz, salatu dute erabaki honen bidez Osasun Kontseilaritzak eta Osakidetzak […]

Honekin lotuak