MUSIBLA #123: The Burns, Lau Behi, The War on Drugs, Rafa Ruedak, Iker Lauroba, Laura Fell

Lehenbiziko minutuetan Donostiako talde bizi bat ekarriko dugu gurera: The Burns. 2015ean sortu zirenetik Asylum izeneko Epa kaleratu dute eta beste zenbait single. Orain “Daddy Xmas” izeneko abestia aurkeztera datoz, 2021 urteko hasieran kaleratu nahi duten diskoaren aurrerapen gisa. Garaje rock, ondo borobildua, zuzena eta puntxa ikaragarria daukana. Ildo beretik jarraituko dugu, rock soinuekin alegia. Lau Behi taldea 2002 urtean banandu ziren arren, 2016an euren abesti borobilenak biltzen dituen disko bat kaleratu zuten: Onenak. Hori berreskuratu dugu, aurreko saioan bezala, gaurkoan ere bi abesti paratzeko. The War on Drugs Philadelphiako taldeak zuzeneko disko bat kaleratu berri du 2020 honetan. Live Drugs izenekoa. Abesti indartsuak. Rafa Ruedak kaleratu berri du disko eder bat. Gitarra eta soinu elektronikoekin atondutako disko honetan 8 abesti bildu ditu, poesia eta atmosfera sakonak biltzen dituzten abestiak. Denak Rueda diskoan topatuko dituzue. Beste disko berri batekin goaz orain. Udaberria izena du nahiz eta negu parte honetan kaleratu duen Iker Laurobak. Urtaro bakoitzeko disko bat ateratzeko erronka jarri zion bere buruari eta horra, hirugarren emaitza da honako hau. Bukatzeko Laura Fell musikariak Safe from Me izeneko diskoa kaleratu berri du. Amerikana maite baduzu, hau da zure diskoa, zalantzarik gabe.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Phil Spector gogoan

az. Urt 27 , 2021
Urtarrilaren 16an, Kaliforniako Stocktongko presondegian, koronabirusak jota hil zen Phil Spector musika ekoizle handia eta hiltzailea, 81 urte zituela. New Yorkeko Bronxen, jatorri ukrainarreko familia judu batean sortua, bere aitak bere buruaz beste egin zuen Philek 10 urte zituela, eta 1953an Kaliforniara joan zen amarekin. Handik 5 urtera, 19 urte […]

Honekin lotuak