Otsailaren 26an estreinatuko da “Non dago Mikel?” dokumentala

Amaia Merino eta Miguel Angel Llamasek zuzendatuko pieza hau, desagertutako gazte nafar bati buruzko kronika da, Guardia Zibilak atxilotu ostean hilda agertzen den Mikel Zabalza autobus gidariari buruzkoa.

Donostiako Festibalean aipamen berezia jasotzeaz gain, 2020ko Lauaxeta saria ere irabazi du. Izar Films eta Ahotsa.inforen eskutik, garaiko artxiboetako materiala eta kasuarekin loturiko gaur egungo iturriak nahasten ditu Non dago Mikel? dokumentalak.

35 urte pasatu dira Mikel Zabalzaren kasutik hona. Euskal Herriko belaunaldi gazteek ezer gutxi entzun dute historiaren parte izan den kasu honi buruz. Hain mingarria eta potentea izandako gertaeraren inguruan egindako datu bilketari eta dokumentalari buruzko xehetasunak kontatu dizkigute zuzendariek, Miguel Angel Llamasek eta Amaia Merinok.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Laringea, eztarri barruaren minak Oier Gorosabelekin

az. Ots 24 , 2021
Gaurko tartean laringearen inguruan mintzatu gara Oier Gorosabel fisioterapeutarekin. Erronkarin abiatu dugu tartea izan ere bertakoa zen Julian Gaiarre kantaria, haren omenezko museoan kantariaren laringea dago ikusgai. Eztarri ingurua gorputzeko egitura garrantzitsuen topalekua da: garondoa, bizkarrezurra, jatekoaren eta arnasaren pasabideak, ahots-sokak, mihia, masaila, haginak… Hioide hezurraren inguruan antolatuta dagoen sistema […]

Honekin lotuak