MUSIBLA #71: Big thief, Chai, Mourn, Joseba Irazoki, Foxing, Tenpora

Big thief taldeak bere azken diskoa atera berri du UFOF du izena (Unidentified Flying Object Friend). Adrianne Lenker da taldeko burua eta diskoak duen gaiari buruz esan du ezezagunarekin harremanetan sartzeko irrika agertzen dela bertan. Rock pieza biribilak bildu dituzte diskoan. Japoniara goaz hurengo gonbidatuak ekartzeko, Chai izena du laukote honek (denak emakumeak bide batez) eta Japonian emakumeak duen menpekotasun paperarekin hautsi nahi dute. Punk izeneko disko honetan ironia, kritika eta rocka biltzen dituzte. Katalunian sortu zen Mourn taldea, eta azken bolada honetan munduan barrena dabiltza euren musika aurkezten. Sorpresa familia da euren hirugarren eta azken diskoa eta bertatik bi abesti indartsu. (MÔrn = negarra, aienea, lutoa…). Sobera ezaguna da gurean Berako gitarrajole bikaina den Joseba Irazoki. Bere “lagunekin” Zu al zara? disko poliedrikoa sortu du. Nazioarteko “emo” eszenan kohete baten modura sartu ziren Foxing “The Albatross”, izeneko lehenengo disko joriarekin. Orain Nearer My God diskoa dakarte, bertatik abesti parea. Bukatzeko Tenpora. Juantxo Zeberiok gidatzen duen boskote honek Itzulika diskoa kaleratu zuten aurreko urtean. Abesti geldoak eta atmosfera irekiak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

XEREZADEREN ARTXIBOA: Mayi Peloten zientzia fikzioa

og. Uzt 11 , 2019
Gaurko Xerezaderen artxiboko literatur podcastenan Mayi Peloten zientzia fikzioa,  “Biharko oroitzapenak” bildumatik hiru ipuin ekarri dizkigute “Miren” “Boga” eta “Feedback” ipuinak. Lanbidez irakasle, idazlea ere bazen Mayi Pelot. Maiatz taldean hastapenetik agertu zen, eta aldizkariaren sorreran parte hartu zuen. Euskaraz ipuin futuristak idazten aitzindarietako bat izan zen, eta genero horretako […]

Honekin lotuak