Mina desaktibatzen ikastea Oier Gorosabel fisioterapeutarekin

Oier Gorosabel fisiterapeutaren tartea berreskuratu dugu. Ohiko den bezala gai baten bueltan aritu zaigu, gaurkoan; mina. Ederra litzateke minaren aurrean klik egin eta desagerraraztea. Batzuek badakite nola egin: begira Indiako fakirrak, ezpata gorputzean sartuta zirkinik egin gabe; edo erlaxazio egoeran zegoela bere buruari su eman zion Thich Quang Duc bontzo famatua ere… Lasai, baina: ez dut zuek zuen burua lesionatzerik nahi. Muturreko adibide hauek giza gorputza noraino ailega daitekeen irudikatzeko bakarrik dira. Gure kasuan, helburua apalagoa izango da: nahigabetzen gaituen sorbalda, atzamar edo belauneko mina itzaltzea, indargabetzea, amatatzea. Egin daiteke. Uste baino errazago, gainera.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EAEko auzitegiko epaien larritasuna azpimarratu digu Kontseiluko Idurre Eskisabelek

az. Urr 18 , 2023
Gaur goizean, Kafe Antzokian, Euskalgintzaren Kontseiluak eta ELA, LAB, Steilas, CGT, ESK, Hiru, EHNE euskal  sindikatuek agerraldia egin dute prentsaren aurrean, Etxalde, Olatukoop eta Pentsiodunen Mugimenduarekin batera. Guztiek egin dute bat azaroaren 4an Bilbon oldarraldi judizialaren aurrean deitutako  manifestazioarekin, eta bakoitzak bat egiteko bere motiboak azaldu ditu. Erasoek ez dutela […]

Honekin lotuak