LANAREN EKONOMIA: Abeltzaintza industriala aztergai eta Caparrosoko behitegi erraldoia

Gaurko lanaren ekonomia irrati tartean Abeltzaintza industrialaren auzia aztertu dugu Jon Bernat Zubiri ekonomialariarekin. Polemika erraldoia piztu dute Alberto Garzon kontsumo ministroa ‘The Guardian’ egunkarian egindako elkarrizketa eta horri tiraka sektorearen egoera aztertu dugu. Bestetik Aitor Balbasek Caparrosko behitegi erraldoiaren xehetasunak ekarri dizkigu. Europako behi instalaziorik handiena Caparroson dago, Nafarroa hegoaldean. Komunitate horretan urtean kontsumitzen den esnea bezainbeste ekoizten du. Abian jarri zenetik, Foruzaingoak, Basozainek, Sepronak, Abeltzaintzak eta Ingurumenak dozenaka zehapen-prozedura ireki dizkiote, mota guztietako ez-betetzeak direla eta. Enpresak epaitegietako auziak luzatuz irabazi ditu batzuk, harik eta preskribatu diren arte, forma-akatsengatik edo administrazio-isiltasunengatik. Bidean, behi-azienda txikiak, lehiatzeko gai ez direnak, mapatik desagertzen ari dira pixkanaka.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Uxue Apaolazarekin berbetan “Bihurguneko nasa” liburuaz

ar. Urt 11 , 2022
Uxue Apaolazak ‘Bihurguneko nasa’ ipuin liburua argitaratu du Susa argitaletxearekin. Azken hamar urteetan idatzitako bederatzi ipuin biltzen ditu, eta Madrilen bizi den Lur emakume euskalduna da protagonista. Bederatzi ipuin biltzen ditu liburuak, eta ez dago guztiak lotzen dituen argumentu haririk, ipuinak autonomoak dira. Baina protagonista bera dugu eta hiru berdina. […]

Honekin lotuak