LANAREN EKONOMIA:Palestinaren aldeko mugimenduak Israelen nazioarteko harremanak etetea eskatzen du

Urte bat eta erdi igaro da Palestinan aurkako erasoaldi hasi zenetik, eta dirudienez gero eta gehiago dira nazioartean Israelen aurkako presio ekonomiko eta politikoa indartzen duten mugimenduek. Israelek Gazan eta lurralde okupatuetan daraman eraso militarraren eta genozidioaren aurrean, hainbat gobernu onartzen hasi dira ezin dela normaltasunik egon Israelek ez badu nazioarteko zuzenbidea errespetatzen. Testuinguru honetan, joan den astean jakin genuen berria: Erresuma Batuak eten egin ditu Israelekin akordio komertzial berria negoziatzeko prozesuak, “egungo egoera kontuan hartuta”. Aldi berean, Europar Batasuneko hainbat estatuk —Espainia tartean— eskatu dute Israelekiko Elkartze Akordioa berrikustea, hau da, estatuen arteko merkataritza eta harreman politikoak berriz aztertzea. Presio instituzionalarekin batera, badira herrietatik bertatik mugimenduak ere. Euskal Herrian, BDZ (Boikot, Desinbertsio eta Zigorrak) mugimendua duela urte batzuk ari da lanean Israelekin loturak dituzten enpresen eta ekitaldien aurkako boikot kanpainak bultzatzen, eta Palestinarekin Elkartasuna hainbat mobilizazio antolatu ditu 2023ko urriaren 7tik.

Gaurko Lanaren Ekonomia saioan testuingurua hobeto ulertzeko, hiru elkarrizketa ekarri dizkizuegu: Lehenik, BDZko kidea den Julen Rodriguezekin hitz egingo dugu, beren jardunaz, kanpainen dinamikaz eta Palestinarekiko elkartasunak gurean duen esanahiaz. Ondoren, gurekin izango da Nora Dirawi, jatorri palestinarra duen euskalduna, eta amaitzeko, Argia aldizkariko kazetaria Maria Ortega batu zaigu, Erresuma Batuaren erabakia azaltzeko eta testuinguru geopolitiko zabalagoa eskaintzeko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Pikuxar txokoan Aixita sariketa V

ol. Mai 30 , 2025
Sakana bisitatu dugu Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. Irurtzunen dagoen Pikuxar txokoan Aixita sariketaren V. kolpea izan zen maiatzaren 17an. Zigor Gartzia “Zian”en aginduetara izan ziren kantuan: Josune Aramendi Ane Zuazubizkar Josu Sanjurjo Endika Legarra Aroa Arrizubieta Aitor Servier Saioaren aukeraketa diktatoriala duzue entzungai On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2025/potto/250527_potto_aixita.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak