Zer eingou asteburuen: Santa Ageda bezperan kantu kantari eta Tupust komikia bestek beste

Santa Ageda bezpera  honetan, ohiturekin jarraituz kantu kantari ibiliko gara. Usadio zaharrei eutsiz, Garaizarko Matsorriak abesbatza kalez-kale ibiliko da Santa Ageda bezperan, ohiko koplak abestuz. Arratsaldeko zazpietan hasiko dute ibilbidea Kirikiño Ikastolaren atarian, Gabriel aresti euskaltegiko ikasle eta irakasleak ere kantuan aterako dira gaurkoa 13:;00etan hasita arratsalde osoan zehar eskean jardungo dute koplak kantatzen Albia lorategi inguruan.  Gaur Anti liburu dendan abiatzen dugu agenda, izan ere gaur bertan dos de mayo kalean kokatuta dagoen ANTI liburu dendan TUPUST komikia aurkeztuko dute 19:45etan. Tupust! 2016an sortutako komikigileen kolektiboa da. Partaideak komikigileak edota ilustratzaileak dira, euskaraz eta ikuspuntu feministatik lan egiten dutenak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bertsoaren lubakian bala berriak Deustu eta Portugaleteko saioak

ol. Ots 4 , 2022
Deustuara eta Portugaletera joan gara, Delorean auto partikularrean, 2021. urtearen hondarrean, abenduan izan ziren saioak eskaintzera. Deustuan kantuan izan ziren Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia, Maite Berriozabalen aginduetara; eta Portugaleten Sastraka Gaztetxean izan genuen bertso-afariaz gozatzeko aukerarik. Kantuan, Amets Arzallus eta Arkaitz Estiballes izan ziren. Bertsoa eta prosa […]

Honekin lotuak