Aste Nagusia 2022ko irudia hautatzeko kartel lehiaketa martxan da

Aste Nagusiaren 42. edizioa abuztuaren 20tik 28ra izango da, eta, lehen urrats gisa, Bilboko Udalak ohiko kartel lehiaketarako deialdia zabaldu du, Aste Nagusia 2022ko irudia hautatzeko. Aurtengoan, gainera, nobedadeak egongo dira: lehenengo aldiz, Bilboko jaiak iragartzeko lanak aurkeztu nahi dituztenek, online egin beharko dute. Sortzaileek ekainaren 5eko 23:59ra arte izango dute beren lanak aurkezteko, udal webgunean. Oinarriak ere bertan daude. Aurreko edizioetan bezala, oraingoan ere diseinu grafikoaren profesionalek nahiz amateurrek parte hartu ahalko dute, edozein nazionalitatekoak direla ere. Gehienez ere, lan bi aurkeztu ahalko ditu bakoitzak. Lanok argitaragabeak izan beharko dute, eta titulu edo lelo bat eduki beharko dute. Udalak baldintza gisa ezarri du kartelean honako testu hau agertzea: «ASTE NAGUSIA. BILBAO 2022. ABUZTUAK 20-28 ».

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Aldarrikapena eta festa batuko dituzte igandean Herri Urrats festan

az. Mai 4 , 2022
Maiatzaren 8an ospatuko dute Ipar Euskal Herriko ikastolen festa, Senpereko lakuan. Bi urteko etenaren ondotik, Senpereko lakura itzuliko da Herri Urrats maiatzaren 8an. Programazio zabala prestatu dute antolatzaileek, baina aldarrikapenerako eguna izatea ere nahi dute. Seaskako kideak borrokan ari dira ikasleek azterketak euskaraz egin ahal izateko eskubidearen alde, baina, orain […]

Honekin lotuak