Begoñako hilerriko hobi komuneko bost gudari identifikatu dituzte

1

Aranzadi zientzia elkarteak 1936ko gerran hildako 46 pertsonaren gorpuzkiak aurkitu zituen joan den martxoan Begoñako hilerrian. Horietatik 42 orain arte desagertutakoenak ziren, erregistratu gabeko hildakoenak. Bost gudariak identifikatzeaz gain, senideekin harremanetan jartzea lortu du Gogora institutuak, eta horiek ere ekitaldian izan ziren. Aranzadi zientzia elkartekoek 2021eko urrian ekin zioten Begoñako Argia proiektuari. Bilboko Udalak 2006tik itxita zegoen hilerria kendu eta parke bat egiteko nahia zeukala jakitean, iruditu zitzaien aukera ona zela ikasleei indusketen mundua erakusteko.

Deskargatu hemen.

One thought on “Begoñako hilerriko hobi komuneko bost gudari identifikatu dituzte

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilboko Udalak kultur ekimenak auzoetara eramango ditu

ar. Mai 17 , 2022
Bilboko Udalak, datozen hilabeteotan, hiriko auzoetako kaleak kultur proposamen ireki, askotariko eta doakoez beteko ditu. Jarduera horiek egitearen asmoa da bilbotar guztiek eta Bizkaiko hiriburura hurbiltzen diren herritar guztiek kalean aisialdirik onena gozatu dezatela.Udaberri eta uda honetarako, Udalak 270 emanaldi baino gehiago programatu ditu kalean, 158 konpainia eta artistaren eskutik […]

Honekin lotuak