Gazteolak hainbat tailer, udaleku eta ekintza prestatu ditu uda honetarako. Horren berri eman digu Unai Mendiburuk irratian. Ikasturtean bezala euskara hobetzeko aukera izango dute gazteak udako trinkoekin. Uztaila eta Abuztuan zehar bestelako eskaintza izango da Gazteolan, robotika tailerra, multikirola, Stop motion, antzerkia edo sukaldaritza tailerrak.
Liherren laugarren lana dugu ‘Eta hutsa zen helmuga’, laugarrena sei urtetan. Kostata bada ere, aste honetan Bilbon zuzenean ikusteko aukera izango dugu, izan ere ostegunean Kafe Antzokian izango dira zuzenean, eta hutsa zen helmuga azken lan horretako kantuak zuzenean aurkezten. Iñigo Etxarri taldekidearekin berba egin dugu. Bilboko kontzertu azkenean iritsi […]