Liher taldeak ‘Eta hutsa zen helmuga’ lana zuzenean ostegunean aurkeztuko du Kafe Antzokian

Liherren laugarren lana dugu ‘Eta hutsa zen helmuga’, laugarrena sei urtetan. Kostata bada ere, aste honetan Bilbon zuzenean ikusteko aukera izango dugu, izan ere ostegunean Kafe Antzokian izango dira zuzenean, eta hutsa zen helmuga azken lan horretako kantuak zuzenean aurkezten. Iñigo Etxarri taldekidearekin berba egin dugu. Bilboko kontzertu azkenean iritsi da, atzeratu behar izan dute pandemiaren murrizketak medio baina azkenean bihar izango dute aukera aurkezteko. Gainera kontatu digun bezala bira honetan azken bi lanak aurkezten dabiltza, izan ere aurreko lana Hemen Herensugeak Daude deiturikoa zuzenean aurkeztu gabe geratu zen.

Deskargatu hemen.

Argazkia:@BizkaiMusic

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #167: Islabat, Night Palace, Txo, Battle Ave, Burutik, Pillow Queens, Walter Disco

og. Eka 2 , 2022
Asier Olabarrietaren azken proiektua da Islabat, bide bat bere barneko uholdea argitara emateko. Disko kontzeptual bitxi eta eder batekin etorri da Islabat, (K)ito irakurketa bikoitza daukan titulua jarri diote. Egungo urgentziaren aurrean entzunaldi pausatu eta arretatsua eskatzen du diskoak. Ariketa osasungarria guztiz. Night Palace izena du hurrengo taldeak. Diving Rings […]

Honekin lotuak