HAUXE GURE LURRA: Energia berdea? Zein da energiaren benetako “kolorea”?

Gaurkoan energia berdeaz mintzo zaigu Iñaki Barcena. Sistema batek funtzionatzeko behar duen indarra da energia, eta bere jatorriaren arabera, energia marroia, beltza, grisa… kolore sorta zabal bat dago energiaren iturrien arabera sailkatzeko. Hidrogenoaren jatorria aztertzen badugu, berriztagarriak diren energia iturriak berdeak dira (uraren elektrolisitik etorritakoa, efizientzia maila baxukoa), baina badira gasetik eratorriak, uraniotik… hidrogeno arrosa uraniotik eratorritakoa da, horia iturri nahasietatik (fosilak eta berriztagarriak). Erradioaktibitateak ez du kolorerik ez usainik, baina uraniotik datorrena arrosa omen da. 2021ean gasa eta energia nuklearra, behin-behinekoz energia berdetzat sailkatu ditu Europako Batzordeak, koiunturazko arrazoiak tarteko, berderanzko transtsizioa egiteko beharko ditugulakoan. Sinesgarriak dira etiketa berdeak eta berdexkak, ala greenwashing eta marketing operazioak dira?

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: Emakumeak ekonomian duen papera aztergai

az. Aza 16 , 2022
Ekonomia feminista izan dugu gaur hizpide Lanaren Ekonomia saioan, Bilbo Hiria, El Salto Radio, Argia eta Hordagon arteko elkarlanean. Agenda sindikalaren ostean , emakume migratuen auziari heldu dio Ines Agirreazkuenagarekin. Ondoren Maitane Jaio Ekonomia Feministaren oinarriez jardun da , saioaren bukaeran  Argiako tartean, Mirene Begiristain, agroekonomian aditua eta EHUko Finantza […]

Honekin lotuak