MUSIBLA #235: Amy Allen, The Dare, Fu Manchu, Fast Dog, Foster The People, Sierra Ferrel

Amy Allen izango da gure lehen gonbidatua. Bere azken diskoan, disko homonimoa, pop aldera lerratzen den arren, badu songwriterren kutsu hori zenbait piezatan. The Dare taldearen azken diskoa rock musikaz blai dator: “Rock-and-rolla besterik ez da, ez zara hilko/Ezin duzu bizitza osoa barruan eman/Begiak ireki behar dituzu/Besoak zabaldu/Hankak ireki” Deklarazio honekin irekitzen da What’s Wrong With New York diskoa. Saioarekin aurrera goaz, eta Fu Manchu kaliforniarrak hautatu ditugu euren stone rock indartsuarekin. Clone of The Universe diskoa 2018an kaleratu zuten eta euren musikaren erakusleiho ezin hobea da. Hurrengoa Fast Dog. Talde Britainiar hau beste rock talde batzuetatik bereizten da dance punk soinu batean tematu delako, eta bere musika underground garito batean imajinatzen duelako, handi-mandikeriarik gabe. Diskoa argitaratu aurreko beren azken elkarrizketan: “bestondo gehiegi daramatzat azkenaldian, albumagatik urduri egoteko”. Disko hori WOOF da, txakurren hotsa ingelesez. Eta aurreko taldeak dance-punka jorratzen bazuten, Foster The People talde amerikarra zuzenean dancera bideratzen du bere bidea, baina aizue! nork esan du dance musika ez dela interesgarria? Hala ere, Paradise State Of Mind diskoa genero askoren gurutze-bidea da, nahiz “dance” musika dotoreak leku nabarmena duen. Eta bukatzeko kiribila itxiko dugu. Amerikanatik gertu dagoen musika izan badugu hasieran, bukaeran zuzenean goaz soinu horietara Sierra Ferrel musikariaren azken diskoarekin: Trail of Flowers.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

‘Marmarra’ ikuskizuna estreinatuko du ATX Teatroak

ar. Aza 5 , 2024
Jendartearen ahots, desira eta ametsen artean, marmar beldurgarri baten mehatxua heldu zaigu, oharkabean piztuz eta handituz doa gure bihotzetan izenik gabeko ezinegona. Gure erantzuna bizitzaren aldeko garrasi mingarria da, maite dugun guztiaren aldeko aldarri basatia. Horrela irakurri dezakegu ATX teatroaren berriaren inguruan. Iñaki Ziarrusta zuzendaria izan da guren. Azaroaren 9an […]

Honekin lotuak