Bilbo Hiria irratiko Euskara Jendea saioak jaso du Argia saria

Ostiralean banatu ziren  Argia Sariak, Usurbilgo Atxega Jatetxean. Aurtengoa ekitaldi berezia izan da, batetik 30 urte egin dituztelako Argia Sariek, eta bestetik mendeurrena ospatzen ari delako Argia aldizkariak. Irratiri eskainitako saria Bilbo Hiria irratiko “Euskara Jendea” saioarentzat izan zen. Xamar Euskara Jendea saioko egileak jaso zuen saria. “Euskara Jendea” izen bereko liburuan oinarritutako saioa dugu, 2006an argitaratutakoa. Euskararen historia eta hizkuntzaren auzia ulertzeko ardatza jaso zuen liburuan, ondoren ikus entzunezko lana argitaratu zuen eta orain hiru urte irrati bidea hartu du. Gure hizkuntzaren historia, eta nahiago baduzue, gure historiaren hizkuntza, kontatu digu paperean, ondoren ikus-entzunezkoan. Azkenaldian uhinetan dabil gustura, minutu gutxi batzuetako dosietan, Euskara Jendea ahoan. Prentsaren arloko saria Gari Garaialde argazkilariarentzat izan da, migrazioaren errealitatea ikusarazteko argitaraturiko lanengatik. Ikus-entzunekoen arloko saria Askekintzari eman diote, Gurean dokumentalarengatik; herrietako jaietan animaliek jasaten dituzten tratu txarrak erakusten ditu. Interneteko saria Berria egunkariarentzat izan da: bortxa matxistak hildako andreen berri emateko azaroan aurkeztu zuen webgunearentzat. Sustapenari lotutako sarian, Altsasuko gurasoei eta Merezimenduzkoa  Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindia, 100. urteurrenagatik.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PLAZERA ZEURE ESKUETAN: Enpatia emozionala eta enpatia arrazionala

al. Urt 28 , 2019
Gaurko saioa Mikel Oribe eta Amaia Urrejola sexologoak izan ditugu bide lagun. Gaurkoa enpatia arrazionala eta emozionalaz jandun dugu. Enapatia, gizakiak beste pertsona baten tokian jartzeko edota sentitzen duena antzemateko ahalmena da.  Besteen beharrizanak, sentimenduak eta arazoak ulertzeko eta beraien erreakzio emozionalei egoki erantzuteko gaitasuna da. Enpatia emozionala eta enpatia […]

Honekin lotuak