HAUXE GURE LURRA: Joe Sacco eta Ama Lurrarekiko zorra

Sakoneko kazetaritza grafikoa egiten du Joe Sacco marrazkilariak bere erreportajeen bidez. Ez dira erreportaje idatziak soilik, komiki eran eginak baizik. Eleberri grafikoa edo komiki serioa azken urteotan zabaldu den gisa berean, berak egiazko gatazka sozial bat edo gerra bat kontatzeko baliatzen du molde hori. Bere kazetaritza kronika ilustratuen bidez Gazako Palestinarren bizimodua eta Gorazdeko bosniarrena kontatu dizkigu, besteak beste, eta iaz Paying The Land liburua argitaratu zuen, Un tributo a la tierra gaztelaniaz. Oso liburu interesgarria, Ipar Amerikako herri indigenen zapalkuntzaz, baliabide mineralen ustiaketaz eta Ama Lurrarekiko dugun zorraz.

Mackenzie ibaiaren haranean bizi izan dira aspalditik dene indigenak, lurra beraien bizimoduaren ardatza da eta, beste hainbat jatorrizko herrik bezala, gizakiak lurrarenak direla pentsatzen dute, ez alderantziz. Baina baliabide mineral asko daude deneen lurretan, eta “zibilizazioak” ekarritako meategiekin batera lana eta inbertsioak heldu zitzaizkien, baina baita ere basoen suntsiketa, fracking-a, isuri kutsagarriak, oliobideak, alkohola eta beste hainbat gaitz. Horien aurka Deneek eta beste hainbat lurraren defendatzailek egiten duten borroka ere maisuki erakusten digu Saccok, bere ikerketa lan metodikoen emaitza grafikoaren bidez.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

'Udagoieneko Ostera Hegan' musika zirkuituan Mikel Urdangarin, Olatz Salvador eta Xamanak izango dira

al. Aza 8 , 2021
Euskaltzaleen Topaguneak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin antolatzen duen Udagoieneko Ostera Hegan kontzertu zikloak Mikel Urdangarin, Xamanak taldea eta Olatz Salvador bilduko ditu hiru asteburutan oholtza gainean. Azaroaren 12tik aurrera eta Bizkaiko hiru toki enblematikotan (Otxandioko Andikona Plaza, Barakaldoko Munoa Jauregia eta Saturraraneko Pasabidea) grabatutako hiru kontzertu akustiko eskainiko dira online […]

Honekin lotuak