Bihar hasiko da hirugarren Euskaraldia, eta bezperan ahobizi eta belarriprestak Alondegian bilduko dira, elkarrekin txapa jarri eta datozen hamabost egunetan norberak hautatuko rolari dagokion konpromisoari ekiteko.
19:00etan izango da hitzordua, eta Euskaraldian izena eman eta dagoeneko txapa jaso dutenei berau eramateko eskatu die. Nabarmentzekoa da Euskal Herriko hiriburuetan modu sinkronizatuan egingo dela txapa jartzeko ekitaldia.
Alondegian gaur , Patxo Telleria eta Nerea Mazo arituko dira aurkezle lanetan. Herritarrak bildu eta indarrak hartzeko garaia izango da, hurrengo egunetik aurrera eta abenduaren 2ra arte luzatuko den ariketari ekin baino lehen. 19:30ean egingo dute txapa jartzea belarriprest eta ahobiziek, eta, jarraian, Inun-ek eta Yogurinha Borovak kontzertua eskainiko dute. Hori gutxi ez, eta Ibarrekolanda institutuko ikasleek ere beren alea jarriko dute ikuskizunean.
Deskargatu hemen.