MUSIBLA #167: Islabat, Night Palace, Txo, Battle Ave, Burutik, Pillow Queens, Walter Disco

Asier Olabarrietaren azken proiektua da Islabat, bide bat bere barneko uholdea argitara emateko. Disko kontzeptual bitxi eta eder batekin etorri da Islabat, (K)ito irakurketa bikoitza daukan titulua jarri diote. Egungo urgentziaren aurrean entzunaldi pausatu eta arretatsua eskatzen du diskoak. Ariketa osasungarria guztiz. Night Palace izena du hurrengo taldeak. Diving Rings bigarren diskoan erakusten dute rock psikodelikoarekiko jite interesgarri bat. Guri diskoa asko gustatu zaigu. Txo proiektuaren musikarekin guztiz engantxatuta gaude. Soinu erritmiko eta giro hipnotikoak lortzen ditu Eklektrikoak izeneko grabazio honetan. Guztiz gomendagarria. New Yorketik dator Battle Ave banda. Bere azken diskoan, I Saw The Egg, soinu difuminatuak bildu dituzte, lanbro batean barneratzen zaituen giro berezia lortuta. Burutik talde berri bat da eta rocka-eskusoinua fusioan zerbait desberdin eskaintzen dute, triki pop horretatik aldenduta. Hamabost Segundu jarri diote euren azken grabazioari. Irlandako banda batekin goaz segidan. Pillow Queens izena jarri diote bandari eta Leave The Light On izena duen bigarren eta azken diskoa kaleratu berri dute. Giro zabalak, paisajistikoa. Gaurko saioan ekarri dugun azkena Eskoziatik datorren banda txundigarri bat. Sintetizadoreak eta gitarra zorrotzak. Walt Disco dute izena eta Unlearning da euren azken grabazioa.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Kanterri euskarazko kantagintzaren inguruko ikastaroa

og. Eka 2 , 2022
Kanterri ikastaroa aurkeztu digu gotzon Barandiaranek, Uztailaren 11n eta 12an Oiartzunen izango dena.  Euskarazko kantagintza aztertu eta hura sustatzeko baliabideak eskaintzea du helburu. .Bi egunetan  sei hizlari ariko dira estreinako aldian: Fermin Etxegoien idazle eta kazetaria, Anari Alberdi musikaria, Itxaro Borda idazlea, Ihintza Orbegozo musika kritikaria, Imanol Epelde musikari eta […]

Honekin lotuak