POTTO: Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala entzungai

 

Igandean jokatu zen final handia, bertatik bertara jarraitzeko plazera izan genuen Bilbo Hiria irratian. Erlantz Ibargurengoitia eta Ane Zabala aritu ziren bertsolarien lanak aletzen. Euskal Herriko txoko guztietako bertsozaleak bildu dira Iruñeko Nafarroa Arenan Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean. 13.300 ikuslek gogoz berotu dute aretoa goizean goizetik, eta bertsolarien lana txaloz eskertzen jardun dute egun osoan zehar. Zortzi bertsolarietatik Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio sailkatu dira buruz burukora, eta azken saioak osatu dituzte. Azkenik, sailkapenaren berri eman du Idoia Anzorandia Kareagak: Maialen Lujanbio da 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapelduna. Hirugarren txapela da  jantzi duena (2009, 2017, 2022).

Goizeko saioa:

Arratsaldeko saioa:

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Ama Say taldearen berria 'Ero Bomb'

ar. Abe 20 , 2022
12 urteren ostean lan berria argitaratu berri du Meatzaldeko taldeak. Bonberenearen urteurrenaren harira kantua egitera animatu eta azkenean bost kantutako lana grabatu dute. Gontzal eta Ibon taldekideak batu zaizkigu Bilbo hiria irratiko sintoniara. Bonbereneari esker elkartu dira berriro. Eta egin dugu gure asmo eta indar onenarekin, beraien 25. Urtebetetzea ospatzeko. […]

Honekin lotuak