Harri eta laban Urteko aurreneko POTTO saioan Amurrio eta Arratzu bisitatu ditugu. 2025eko urtarrilaren 3an, Amurrioko Antzokian urteroko bertso-hitzordu mundiala izan da eta azken 8 finalistak izan dira taulagainean, Unai Elizasu gai-jartzailearen aginduetara (Alaia Martin, Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze, Nerea Ibartzabal, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi eta Maialen Lujanbio). […]
Aitor Mendiluze
Bertsolaritza informala maite dugunez, bertso-afari eta bazkariak bisitatu ditugu; Bizkaian, otsailean izan ziren 2. Otsailaren 24an, Loiun, Aurregoiti jatetxean kantuan izan ziren Igor Elortza eta Unai Iturriaga, Iñaki Beitia “Arbildu” gai-jartzailearen aginduetara (+ Bernar Mandaluniz, Joseba Santxo, Gabriel Etxebarria… gai-jartzaile talde potolo-luzea izan zen). Otsailaren 11n, berriz, Muruetako Kamiñoko erretegian […]
Hotz beteko giroan, euria goian eta behean… Mungia bisitatu dugu gaurko Potto saioan, eta TAKET bertso eskolak urterrilaren 15ean antolatutako San Antontxuetako saio handia ekarri. Arbilduren aginduetara kantuan izan zen laukotea: Onintza Enbeita Mikel Goiriena Sustrai Colina Aitor Mendiluze San Antontxuetako urteroko bertso-paper lehiaketa ere ezagutu dugu eta lehenengo hiru […]
Bertsolaritzaren lubakian, Txapelketa Nagusia aztertu dugu Bilbo Hiria irratian. Durango izandako aurreneko faseko akabuko finalerdia aletu dugu, eta bertsoak eskaini aukeraketa diktatorialean. Bertsolariak prosan ere jarri ditugu: Aitor Mendiluze, Ekaitz Goikoetxea eta Beñat Lizaso On egin https://bilbohiria.com/docs2/2022/potto/221115_potto_duango.mp3 Deskargatu hemen.
Maialen Lunjanbiok irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusia. Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saio berezia egin du BECetik. Egun osoan zehar Potto saioko lagunekin batera, finala zuzenean eskaini dugu. Erlantz Ibargurengoitia, Jon Renteria eta Eneko Abasolo Abarkas izan dira mikrofonoetan; sare sozialetan eta soinu editore, hurrenez hurren, Jabi Zabala eta Ane Zabala. […]
Igandean ospatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala BEC-en. Gaur egin dute aurkezpena. BECen bertan Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakariak aipatu bezala txalorik gabeko aurkezpena izan da gaurkoa, iganderako gorde dituzte denak. Igandean oholtza gainean zortzi bertsolarik kantatuko dute 15000 bertsozaleen aurrean, goiz eta arratsaldez. Irailean abitu zen txapelketa Baigorrin […]
