Gaurko POTTO saioan Sakanaren muturra bisitatu dugu, Irurtzun.
Pikuxar Euskara txokoan izan zen III. Aixita sariketaren bertsoaldiak zabaldu ditugu, aukeraketa diktatorialean gozagarri.
Seikote handia taulagainean: Aitor Etxebarriazarraga Amaia Iturriotz, Maddi Sarasua, Peru Abarrategi, Egoitz Gorosterrazu eta Sarai Robles, Zigor Gartzia “zian” gai-jartzailearen aginduetara.
Saio puntuagarria pasatuta, buruz burukoa hendu zen bikotea: Amaia Iturriotz eta Sarai Robles. Puntuen diktaduran, Amaia Iturriotzek eraman zuen txapela etxera.
Biba zu(ek)!
Deskargatu hemen.