Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoek aurrera egin dute eta lehen itzuliko azken saioa izan da Barakaldon. Bertsoen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai gaurko saioan. Xabat Galletebeitia izan da garaile 653 punturekin; eta, bigarren, Onintza Enbeita 626 puntu biribil bilduta. Ondoren sailkatu dira Ibai Amillategi, Lurdes Ondaro eta Mikel Goiriena; hurrenez hurren, 591.5, 586 eta 515.5 punturekin. Seigarren gelditu da Irune Basagoiti.
Bilboko Abando Udaltegia euskarazko musikaren historiaren soinu-bidaia bihurtu da azaroaren 6tik abenduaren 4ra bitartean. “Kanthoria eta Auto-tunea” erakusketak gure musika ondarea eta gaur egungo sorkuntza digitala elkartzen ditu espazio berean, ahozko tradizioko lehen kantuetatik autotunearen garaira arteko ibilbidean. Proiektua Musika Bulegoak sustatu du, elkartearen 10. urteurrenaren harira. Xabier Erkizia ikertzaile […]