PIPERPOLIS: Badator Caostica Film Labur eta Bideoklipen jaialdia

Caostica Film Labur eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdiaren 21. edizioak Neo-Bilbaoren ipurmasailak astinduko ditu aurten ere, ekainaren 5etik 11ra Bilborocken. Jaialdiko jarduera guztiak doakoak izango dira lekua bete arte. Mundu osotik datozen 42 lanek osatzen dute atal ofiziala. Parte hartzaileen artean Maider Oleaga, David Fidalgo, NYSU, Koldo Almandoz, Arriguri, Laurent Hart, Lara Maltz, Line Klungseth Johansen, Aitzol Saratxaga, Bárbara Fernández edo Charlie Mars bezalako zeluloide alorreko pertsona ospetsuak eta Martin Gore, Kawala, Iñigo Montoya, Merina Gris, Delaporte, Morad, Zea Mays, Madeline Minx edo Heilung bezalako artista eta musika taldeen bideoklipak daude.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #358: [Ekainan bideojoko mila]

al. Eka 5 , 2023
Urrezko hilabetean sartu gara bideojokoen jarraitzaileentzat, datozen asteetan iritsiko baitira aurkezpen garrantzitsuenak. Horietako batek, PlayStation Showcasek, berrikuntza batzuk, proposamen interesgarriak eta gauza arraroren bat utzi dizkigu. Horretaz guztiaz arituko gara saioaren bigarren zatian Gaizka Carmonarekin (Gaming Room). Programaren lehen zatia albiste orokorrenei eskainiko diegu, eta, horien artean, Twitterrek Europako agintariekin […]

Honekin lotuak