POTTO: Bi mundu bisitatu ditugu, Erandio eta Etxarri-Aranatz

Txapelketa eta jaialdi, puntuazio eta plazaren haize fresko.
Bi mundu bisitatu ditugu gaurko saioan, Erandio eta Etxarri-Aranatz herrien bidez:
Bizkaiko Bertsolari txapelketaren laugarren kanporaketa eta Etxarrri-Aranatzeko jaietako bertso-saioa.
Numeroen diktaduran, Unai Mendiburu izan zen garaile Erandion, eta segika izan zituen, hurrenez hurren, Imanol Uria, Paule Ixiar Loizaga, Igor Galartza, Ander Sarriugarte eta Garazi Navarro. Hurrengo saioa, domeka, Igorren.
Etxarrin, berriz, Eneko Lazkoz gai-jartzaile lanetan izan zen eta kantuan Sahats Karasatorre, Alaia Martin, Uxue Alberdi eta Joanes Illarregi
On egin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gasteizen jarri nahi dituzten zaintza kamerak aztergai Argia astekarian

og. Urr 26 , 2023
Argia astekariko hiru gai aipatu ditugu. Gasteizen zaintza kamera berriak jarri nahi dituzte, kasu zehatz hori hartu eta erreportajea ondu dute. Txillarre baserriko Peio Rubiori egindako elkarrizketa ere izan dugu mintzagai. Bukatzeko, Amaia Nausia historiagile nafarrak euskara eta nazio identitateei buruzko ikerketa batean hartu du parte, eta hori ere izan […]

Honekin lotuak