ZIENTZIALARI #123: Fitoplanktona (Aitor Laza)

Lehorretik itsasora joko dugu gaurkoan, fitoplanktonak duen garrantziaz jarduteko. Itsas uretan esekiduran bizi diren mikroorganismo hauek ez dira gaur arte, hain segur, behar bezainbeste ikertuak izan, baina, gaur entzungo dugunez, garrantzi handia daukate. Fitoplanktona uretako ekosistemen kate trofikoaren oinarrian aurkitzen da, organismo nagusiago batzuen elikagai baita. Baina bestelako funtzioak ere betetzen ditu, orain Aitor Laza ikertzaileak azalduko dizkigunak, hain zuzen ere.

Deskargatu hemen.

Aitor Laza UPV/EHUko Landare Biologia eta Ekologia Saileko irakasle eta ikertzailea da. Doktore titulua lortu zuen 2009an, “Criptofitas del estuario del Río Nervión-Ibaizabal” tesiarekin. Ikerketek hainbat alderdi jorratzen dituzte, hala nola fitoplanktonaren ekologia, fitoplanktona aztertzeko teknika analitikoen azterketa, in vitro saiakuntzen bidezko ekofisiologia eta hainbat talde taxonomikoren sistematika. Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia Saileko kidea da Aitor Laza.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Txapelketa eta epailerik gabeko bertso-saioa

ol. Abe 1 , 2023
Txapelketa eta epailerik gabeko bertso-saioa elkartzearen ederra! Bizkaiko bertsolari txapelketaren azken finalerdia aletu dugu eta ariketen aukeraketa diktatoriala eskaini. Nerea Ibartzabal garaile, eta Lemoako saioko aurreneko lau sailkatuek abenduaren 16ko final handirako txartela eskuratu dute (Onintza Enbeita, Oihana Bartra eta Aissa Intxausti); bosgarren Ibai Amillategi eta seigarren izan da Josune […]

Honekin lotuak