Gaurkoan Iñakik, etorkizunera begira, filosofo baten gogoetak ekarri ditu, izan ere, egun bizi dugun krisi ekosozialaren sustraiak epe laburrerako pentsamoldean daude. Roman Krznaric filosofoa, The Good Ancestor (Arbaso ona) liburuan, historian eta giza gogamenean barneratzen da, berehalakotasunaren aroan epe luzerako pentsamenduaren beharrari balioa emateko. Orain hartu behar dira zenbait neurri, gure espeziearen bideragarritasuna epe luzean bermatzeko. Arazoa zera da, munduan ditugun agintari gehienek epe laburrean eta euren interes pertsonalaren arabera jarduten dutela. Bere liburuan, Krznaric-ek epe luzera pentsatzen ikasteko sei modu azaltzen ditu eta demokrazia, kultura eta ekonomia berrasmatzen ari diren denboraren matxinoak omentzen ditu.
Deskargatu hemen.