Martxoaren 8ko emakume langilearen nazioarteko egunari begira jarri gara. EHUren martxoaren 6ko greba eta euskal sektore publiko osoan martxoaren 12ko greba aztertu ditugu. Saioa agenda sindikalarekin abiatua dugu. Hiriburuetatik haratago, M8 herrietan ere izango duen oihartzunaren garrantziari heldu diogu. Leire Asensio Bermeoko Mugimendu Feministako kideak eguna nola bizi eta antolatu […]

Azken asteetan nekazariek eginiko protestak aztertu ditugu saioan. Ines Agirreazkuenagak asteko agenda sindikala ekarri digu, Gorka Menendez laboraria eta EHU-ko Botanika irakaslea izan dugu solasaldia abiatzeko. Aurreko saioan klima aldaketaren ondoriozko Euskadi Tropikala aztertu zuen, eta gaurkoan nekazarien protesten inguruan jardun du. Ondoren, nekazaritzaren gatazkaren beste ikuspuntu garrantzitsu bat emateko […]

2023 urte emankorra izan da Euskal Herriko lan harremanetan, herrialde eta sektore anitzetan borroka sindikal esker lan hitzarmen ugari sinatu dira. Iturri desberdinetatik hartutako datuak aztertuta, sektore mailan bultzatutako gatazkak eta negoziazioak izan ditugu hizpide.  Euskal sindikatuen balorazioa jasoz. Lehenengo, hurrengo egunetako deialdiak aurkeztu ditu Eki Etxebarriak. Ondoren, Andrea De […]

Amazoneko langileen borroka eta “Rider Direktiba”-ren inguruko berrien ondorioz, banatzaileen azken aldiko egoera aztertu dugu . Hots, aste honetako agenda sindikalea ezagutu eta gero, Eki Etxebarriak Amazonen biltegietan ematen ari den grebaren nondik norakoak izan du aztergai, Janire Ornes ELAko ordezkariarekin. Jarraian, abenduan EBak adostutako “Rider Direktiba” edo Plataforma digitalen […]

Lanaren Ekonomia irratsaioaren 7. denboraldia abiatu dugu, 2018ko apirilean hasitako bideari jarraipena emateko gogoarekin.. Jatorrizko helburuari heltzen diogu Lanaren Ekonomia lantaldean: “gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara”. Horretarako, […]

Orain dela bost urte abiatutako Lanaren Ekonomia saioaren 100. emankizuna ospatzeko unea heldu da. Bilboko Kafe Antzokian izan da ekitaldia, zuzeneko berezia eginez, Bilbo Hiria irratian eta Arrosa Sareko beste irratietan baita ere urte hauetako Lanaren Ekonomia lantaldearen irakurketa plazaratuz, Zenbat Gara elkarteko Xabier Monasteriok lagunduta. Ines Agirreazkuenaga ohiko agenda […]

Denboraldiko azken saioa Agenda sindikalarekin abiatu dugu saioa, Eki Etxebarriak aste honetako deialdien errepasoa egin digu. Lehenengo gaia gaur bertan izandako mobilizazioa izan dugu hizpide, izan ere Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak mobilizazioa egin du Eusko Jaurlaritzaren aurrean DSBEren proiektua salatzeko. Manu Martinezek ekarri dizkigu zehetasunak. Eusko Jaurlaritzaren Pobreziaren eta […]

Agenda Sindikalarekin abiatu dugu gaurko saioa, Eki Etxebarriak datozen bi astetan dauden deialdien errepasoa ekarri digu. CCOO sindikatutik  Alfonso Rios batu zaigu, azpikontratazioak dakarren arriskuak lan osasunean aztertu ditu, izan ere azpikontratazioak kostuak aurreztea dakar, lan-istripuen prebentzioaren kalterako, eta horrek laneko ezbehar-tasa handitzea dakar, administrazioen kontrolak eskatzen duena. Igandean Frantzian […]

Agenda sindikalarekin abiatu dugu saioa, Eki Etxebarriak datozen hamabost egunetan izango diren deialdien berri eman digu. Funcor izan zen esperientzia kooperatibo eta kulturala ezagutzeko jardunaldiak egin dira  Elorrion eta horren inguruko zehetasuna ekarri dizkigu Jabier Lertxundik. Izan ere, Funcor galdategia edota nekazal makinaria saltzeko fabrika izatetik, igaro zen izatera euskarazko […]