Gaur euskalduna jauregian Bilboko txistulari bandak kontzertua dauka, Kantaldia deituriko kontzertu berezia eskainiko dute, beraiekin batera Onintze abeslaria izango da eta bilbotarrak, Iñar Sastre pianistak eta Gorka Eskauriaza baxuak parte hartuko dute. Gaurkoan Onintze gonbidatu dugu gurera. Errepertorioan Oskorriren Euskal Herrian Euskaraz, Mikel Laboaren Gure bazterrak eta Sorotan Beleren Mariñelaren zain pieza ikonikoak daude. Gaur egungo abestiek ere beren lekua izango dute, Izaroren Paris, Vendettaren Begietara begira edo En Tol Sarmientoren Abuela Maitea bezalako abestiekin, besteak beste. Kalejiretan ohikoak diren doinuak ere interpretatuko dira.
Deskargatu hemen.

