Uda hasieran abiatu zuten TindEHEr egitasmoa eta larunbatean dute lehen hitzordua Etxarrin. Gaztetxe, gazte asanblada eta bestelako talde eraldatzaileen artean hizkuntza kontzientzia indartzea eta pedagogia politiko euskaltzalea egitea da helburua. Euskal Herrian Euskarazek eta Gazte Euskaltzaleon Sarean jarri dute abian eta Javi Arriaga kidea izan dugu gurean. “Matxak” edo senidetzak jada egin dituztela kontatu digu eta larunbatean Etxarrin egingo duten topaketaren berri ere eman digu.
Deskargatu hemen.