Gau Irekia izan dugu hizpide, eta jarraian bertan parte hartuko duen sortzailea izan dugu. Larunbatean ospatuko da Gau irekia Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoan. Jaialdia ezagutu dugu eta jarraian Aitor Huergoirekin hitz egingo dugu. Berak ere kontzertua eskainiko duelako Zabalako elizan larunbatean. Ganbarako doinuak diskoan bildutako kantuak eta lehenengo lanekoak ekarriko ditu.
Abenduaren 14an, larunbata, Gau Irekia San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako kultur jaialdi parte-hartzailearen hamairugarren edizioa ospatuko da, Sarean kultur elkarteak antolatuta. Auzo Garaietako kultur aniztasuna eta parte-hartzea aldarrikatzen duen jaialdia da. Gau Irekian kaleak eta espazioak artez eta kulturaz beteko dira. Ane Rodriguez izan da gurekin Sarean elkarteko kidea. […]