PIPERPOLIS: Irati Bilbao jazz abeslariak otsailaren 15ean “Bloom” diskoa aurkeztuko du, zuzenean, BBK aretoan

Irati Bilbao jazz abeslari durangarrak Bloom diskoa aurkeztu zuen urrian. Konposizio estandarrek eta berak sortutako abestiek osatzen dute lana, sentimenduz eta teknikaz erdibana hornitua, Otsailaren 15ean zuzenean izango da Bilboko BBK aretoan. Zortzi abestiz osatutako lana da. I Fall in Love Too Easily edo Devil May Care bezalako klasiko estandarren bi bertsio daude. ere proiektu pertsonala garatzeaz gain, beste hainbat proiektutan ere parte hartzen du, hala nola, folka aztertzen duen Sarrabete taldean; Ander Ertzilla eta Luigi Anselmiren Ekurun proiektuan esaterako. Bestetik, Lautan hiru antzerki jaldiaren inguruan ere berba egin dugu berarekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Izena duen oro bere izanaren jabe", bere genealogia feminista aurkeztu du LABek

ar. Ots 11 , 2025
LAB sindikatuak Izena duen oro bere izanaren jabe lana aurkeztu du. Bertan, sindikatuak 1996an Emakume Idazkaritza sortu zuenetik egindako ibilbide feminista jasotzen da bertan, genealogia, 28 termino eta mugarri nabarmentzen dituen glosario baten bidez. Sindikatuaren 50. urteurrenaren testuinguruan osatutako lana da eta ilustrazioz hornituta dago. Maddi Isasi LAB sindikatuko kidea […]

Honekin lotuak