Bilboko alde zaharrean gero eta zailagoa da bizitzea. Etxebizitzaren prezioak etengabe gora doaz, alokairuak ere gora egin dute nabarmen, eta funts putreen negozio goseak auzoaren bihotzera ere egin du jauzi. Mazabi funts putreak bloke osoak eta beheko solairuak erosi ditu, coliving, denboraldiko alokairu edo etxe turistiko bihurtzeko asmoz. Bizilagunek, LABeko etxebizitza asanbladarekin batera, agerraldia egin zuten , Zabalbide eta Santos Juanes kaleetan gertatzen ari dena zalatzeko. Auzokideak bi mezu nagusi zabaldu zituzten: batetik, funts putreei esan zieten ez dituztela nahi auzoan; bestetik, Bilboko Udalari eskatu zioten politika publikoak aldatzeko eta etxebizitza negozioaren logikatik babesteko.
Deskargatu hemen.

