Franco hil zela 50 urte ARGIA astekarian

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Azalean, Franco hil zela 50 urte beteko direla gogoratzen da, azaroaren 20an. Urko Apaolazak artikuluan azaltzen duenez, urteurrena aukera paregabea da espainiar diktadorea oroitzeko: ohean hil zen arren, poltsikoa ondo beteta utzi zuen azken hatsa ematerakoan. Artikulua, bereziki, negozioei buruzkoa da. Bestalde, Saïd Bouamama aljeriar-frantziar soziologoa elkarrizketatu dugu. Bere analisian, Frantziaren kolonialismoa eta arrazakeria aztertu ditu, eta horien lotura egungo politika eta langileriaren joerekin, eskuin muturrera nola jotzen duten barne. Era berean, Beñat Bidegain musikari ondarrutarra elkarrizketatu du Amets Arangurenek. Mahl Kobat izenpean egiten du lan, baita Dena taldearekin ere. Elkarrizketa sakona da, barnera begirakoa, eta osasun emozionalaren inguruko gaiak jorratzen ditu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTEBURUKO AGENDA: Ez galdu arren!

ol. Aza 14 , 2025
Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. Beraz, planik gabe geratzea ez da aukera! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251114_agenda_unairen_ikaslea.mp3 Deskargatu hemen.  

Honekin lotuak