Aste honetan urteari hasiera eman dioten kanten zerrenda dator. 2025 urtea musikarekin abiatu dugu norbait hil da hemen saioan. Azkenaldian entzundakoen nahaste bat ekarri dugu, 80ko hamarkadan hemen gertu gertatutakoak eta atzo kaleratutakoak uztartzen dira bertan.
Hainbat prometeismo aztertu ditugu hemen, gure saioan, eta gaur horietako beste bat ekarri digu Josu Larrinagak, prometeismoen zerrendara gehitzeko: teknopopulismoa. Printzioz kontrajarriak diruditen bi termino biltzen dituen praktika politikoa: teknokrazia eta populismoa. Christopher J. Bickertonek eta Carlo Invernizzik 2024ko Tecnopopulismo liburuan diotenez, aldi berean adituen jakintzari eta herriaren nahiari kasu […]