Hain ozen hitz egiten baduzue eztugu ezer ulertzen! Ohartu altzarete denek aurpegi berdina jartzen dutela? Norbaiten zain egongo dirA? Noren zain zaudete? NORBAIT HIL DA HEMEN-EN ZAIN! BA IRITSI GARA GU! Egia da, oraintxe hastera doa Ni ikustera noa Ni ere bai Baita ni ere 1, 2, 3… https://bilbohiria.com/docs2/2026/norbaithildahemen/261016_%20norbait_hil_da_hemen_marrazki_bizidunak_bat_59.mp3 Deskargatu […]
Norbait hil da hemen
Arratoi pinpirin bat sartu zaigu gelan. Lasai hasiko ginela esan ostean, i.rat.i agertu da pentsatuta geneukana apurtzera. Gertuan duguna kontuan hartzeko dei batekin batera, musika anitza gomendatu digu saio honetan. Amata klubari buruz ere hitz egin digu, eta Sanfranen ikusi ahal izango ditugu berriro, Sarean gunean. Animatu buruan bueltaka duzun […]
Aspaldiko kuadrila, Ez geunden hilda, parrandan ezta ere. Hilabete korapilatsu hauen ostean, irratsaioa berpizten hasiko gara, pixkanaka. Erritmo lasaiagoa dator, kanta triste eta ez hain tristeekin lagundu dugu gaurko eguna. Bertsio akustiko batzuk, kutxan gordeta genituen artista batzuen ernaberritzea eta atera berri den proiekturen baten azalpenak entzun ahalko dituzue klik […]
IRITSI DA! BERTAN DUGU! NORBAIT HIL DA HEMEN 50.A!!! Hasi ginenean ez genuen uste denbora hain azkar pasako zenik. Astero ordutxo batez mundua gelditu eta musika izan dugu helduleku. Beraz, beste behin, ardatzari eutsi eta kriston gonbidatu berezia ekarri dugu honetarako. Aste honetan gurekin: Ruben Garatea. Sintonia ezagutzen duen orok […]
Benetakotasuna agerizkoa da etxeko toki honetan. Gurekin, irratian: Logela. Laukote zintzo eta jator hau aurreko urtean aurkeztu zaigu, eta orain, haien proiektuaren bueltako ideia eta asmo batzuk azaldu dizkigute. Ezingo dituzu instagramen aurkitu, interneten pista bakarra baitzuten orain arte (Saliri eskerrak). Baina orain, gogoz espero dugun diskoa atera arte, saio […]
Beste festi batekin gatoz, herritik herriarentzat eta makrojaialdien pentsamoldeetatik at sortuta dagoena, Aho Lehor fest. Lazkaoko skateparkean ospatzen den kontzertu eguna da, orain dela 5 urtetik hona. Antolakuntzako partaide bat izan dugu gurekin, Joseba, elkarrizketa txiki batekin saio hasieran. Ondoren, beti bezala, kanta zerrenda. Jaialditik pasatako taldeen kanta azkarrak batu […]
Kurtsoa hasi berri da, eta berarekin, gure saioa. Oraingo honetan Spotify izan da hil dena. Musikariak Palestinarekin ekimenera batu eta boikotari buruzko saioa ekarri dugu, 30.a. Gure kontsumo ohiturak eraldatzearekin lotuta, formatu fisikoetan “galduta” zeuden batzuk berreskuratu ditugu. Zerrenda Euskal Herriko 80. eta 90. hamarkadetako maketen arteko aukeraketa bat da. […]
Oporretan joan aurretiko azkeneko saiora gonbidatu oso berezia ekarri dugu: DDT banaketak. Bilboko kolektibo honekin egon gara haien nondik norakoak azaltzen. Kapitalak geroz eta zikinago uzten duen eremu hau kontrakulturaz fumigatzen dute. Zirkuito komertzialetatik ihesean, autogestioz egiten dute lan, inguruko beste hainbat pertsona eta kolektiborekin harremanetan. Zabaltzen dituzten material guztien […]
Lizarratik datorkigu hurrengo bisita: Maddi. Musikarekin edukitako prozesu eta bizipen batzuk azaldu dizkigu, zerrenda osatzen joan garen bitartean. Udari hasiera emateko kantak jarri eta saio amaieran opari handia inprobisatu digu. Eskuarten duen proiekturen bat ere azaldu digu, beraz egon adi, esateko daukan guzti hori entzungo dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250613_norbaithildahemen_25.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan: GAL. Laukote jator hau etorri zaigu bisitan aste honetan. Jon, Eneko, Ruben eta Asierrek osatzen dute taldea. Giro polita sortu da zerrenda osatzen joan garen bitartean eta oparitxo bat ekarri digute gainera: Aurretik izandako Bilintx taldearen “Polizia Gorroto Dut” kantaren blues bertsioa zuzenean! GAL bezala sortzen doazena laster entzun […]
