50 saioen ostean, guzti honen hasierari keinu egin eta gonbidaturik gabe ekin diogu kanta zerrendari. Azkenaldian gehien entzun ditudan abestiak dira, zentzu sakonagorik gabe. Zerbaitengatik arreta deitu eta buklera eraman naute, ea beste norbaiti gertatzen zaion hemen.
Euskalgintzako ordezkariek Euskaltzaleon Martxa antolatuko dute ekainaren 13an, Iruñean. Pizkundea gerta dadin hizkuntza politiketan jauzia, ofizialtasun osoa, eta euskalzaletasuna premiazkoa direla aldarrikatuko da. Atzo Argia astekariak zabaldutako albistearen harira, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua-k bere kezka agertu du. Kontseiluaren arabera, azkenaldian gertatzen ari den oldarraldi judizialak estrategia antolatu bati erantzuten diola […]