Euskaldunak Bilbon itota bizi direla salatu du Guka mugimenduak

GUKAk Bilboko kaleetan zehar ibilbide eta ekintza sinbolikoa egin zuen, “erdalduntze makina” aurrean euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Ibilbidea Ronda kalean abiatu zuten euskararentzako arnasgune batetik , Bira kulturgunetik. Ekintzan parte hartu zutenek zirekin eta musukoekin jantzita hartu zituzten kaleak, “erdalduntze makinari darion keak euskaldunei arnasa hartzen uzten ez diela” salatzeko. Gukaren arabera , eguneroko bizitzan euskarak pairatzen duen bazterketa eta mugak irudikatu nahi izan zituzten modu ikusgarri batean. Arriaga antzokian egin zuten lehenengo geldialdia. Euskarazko aisialdi eskaintzaren egoerari buruzko kezka agertu zuten bertan. , Bilbon gaur egun dagoen egoera “hutsaren hurrengoa” dela salatuz. Kultura arloan herri ekimenetik sortutako kulturguneek euskarazko programazioaren aldeko urratsak eman dituztela azpimarratu dute, baina instituzioen aldetik babes handiagoa eskatu dute, bai baliabideetan bai egitura mailan.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Señorak bertso saioa

og. Mai 21 , 2026
Maiatzaren 6an, Bilboko Zazpi Kaleetako Bira Kulturgunean bertso-saioa izan genuen gozagai; urteroko zita handi. Señora bertso-eskolako kideek gidatuta, taulagainean lau bertsolari izan genituen, errima eta kantu neurtuan: Maialen Lujanbio Nerea Ibartzabal Maite Sarasola Oihana Batera Saioko ariketen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/260520_potto_senorak_biran.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak