Gaurkoan abenduaren lehen hamabostaldia izan du mintzagai Mikel Urbeltz Bilboko Kafe Antzokiko Programazioko kideak. Aste honetan Faint taldea eta “Arestiren Bilbo” hitzaldia izan ditugu eta ostegunean Ronsexsmith eta ostiralean Ortophonk taldeen kontzertuak izango dira Kafe Antzokian. Datorren astean 7 ekitaldi izango dira: besteak beste, asteazkenean Lagun Artean Kantari, ostiralean IV. Bertso Saio Klinikoa, eta lau kontzertu: Arianna Puello, Muchachito Bombo Infierno, Noise Conspiracy eta Woven hand taldeek emango dutenak, hilaren 11, 12, 13 eta 14an hurrenez hurren. Bukatzeko, Mikelek aipamen batzuk egin ditu: hilaren 15ean Kafe Antzokiaren 13. urteurrena ospatuko da; 17an Urbeltzen Dantza Ganbara izango da eta 19an Gabriel Aresti euskaltegiko Jaia.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
