Martxoan agertu da Kurkuluxetan aldizkariaren 7. zenbakia. Haurrentzat eta haurren munduaren inguruan dabilen jende ororentzat da aldizkari hau, eta zenbaki horretan, Koldo Zelestinok kontatu digunez, Diskofesta, Piraten festa, Haur eta Gazte Antzerki eta Musika Topaketak, Antzezlanak eta gehiago jorratu dituzte, guztiak datorren udaberrian egiteko. Informazio gehiago kurkuluxetan.org gunean.
Asteburuan izandakoari errepaso laburra egin ondoren, Kafe Antzokiko programatzaile Mikel Urbeltz aste honetakoekin hasi da: gaur Kantagunea, bihar Marc Lanegan Band, ostegunean Duke Robillard Band, ostiralean Fink, Steroorocks… Larunbatean Maika Makovski, eta igandean Ray Fernandez. Datorren astean, San Patrizio eguna, Zine Txokoa eta kontzertu batzuk izango dira. Informazio gehiago Kafe […]