Martxan dugu Alex Katzen erakusketa Guggenheim museoan, “Hemen eta orain” lelopean. Horren inguruan, Alvaro Hilario kazetariak kolaborazio berezia egin du: erakusketa horren gorabeherak kontatu dizkigu, Miles Daviesen musikak lagunduta.
BIDEGI auzian berriak izan dira aste honetan, EH Bilduko lau batzarkide akusazio pertsonal gisa aurkeztu baitira. Iban Asenjo Gipuzkoako batzarkideak afera nondik nora doan azaldu du: errepide baten lanetan (Gipuzkoa eta Araba artean), Arabako zatia ordainduta zegoela, orduko Aldundiak (EAJren esku) Arabako zatia ordaindu zuela esan zuen. Gaurko testuingurua, hauteskundeak […]