Aurtongo apirilaren 9an aldarrikapenez eta edukiz beterik helduko zaigun jardunaldi garrantzitsu bat prestatzen dihardute Euskal Herriko mugimendu feminista osatzen duten hainbat taldek eta kolektibok. Haien izenean, Itziar Gandarias mintzatu zaigu jardunaldiaren helburuez. Itziarren hitzetan, hiru dira helburu nagusiak: alde batetik, emakumeei egiten zaizkien era guztietako erasoak irmoki salatzea, larrienetatik hasi eta hitzez eta bestela bezala egiten direnetaraino; bestetik, emakumearen aurkako kriminalizazioa saihestea; eta, azkenik, emakumeak pairatzen dituen mota guztietako bortizkeriak hautemateko eta errotik mozteko baliabideak eskatzea.
Honekin lotuak
-
2011/09/20
KINGSTON HIRIA: SOUL MUSIKA, GAUR
-
2014/05/01
SOINUGELA: Meren-ekin
-
2009/07/06
IBAIZABAL: Nora aldizkaria (18.a)
-
2016/02/05
De mica en mica: “Va com va”