Gaur Oskolak eta Karramarroik Ane Monnari susto erraldoia eman diote. Hasieran haiek ausartiak direla zioten, baina azkenean iluntasunari beldurra diotela onartu dute. Guztiok batera abestuz, haien beldurra irratitik kanpo bota dute.
Aste honetako ARGIA astekariak dakarrenari begira jarri gara Lander Arbelaitz erredaktorearekin. Hasteko, Donostia 2016 egitarau oparoaren barruan “Europa bat-batean” izeneko kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketa interesgarria egin berria da. Europan oraindik ahozko bat-batekotasunari eusten dioten herrien ordezkariak izan dira bertan, Sardinia, Kurdistan eta Kataluniakoak, besteak beste. Argiako lagunek elkarrizketa bana egin […]