Greenpeace erakundeak TTIP delako itunaren inguruan gertatu diren filtrazioen berri eman duenez geroztik, hainbat albiste eta zurrumurru zabaldu dira bazterretan gaiaren inguruan. Zer den egia eta zer gezurra jakin nahian, Joseba Barandiaran ekonomialariarengana jo dugu gaurko irratsaioan, bere bertsioa eman diezagun eta, bide batez, ozeanoaz bi aldeetako esportazioari ateak irekitzen dizkion merkataritza itun honek zer kalte eta zer onura ekarriko duen konta diezagun. Joseba ez dago erabat ziur merkataritza itun honek aurrera egingo duenik, behin Bruselak oniritzia eman ostean. Prozesuan falta izan den gardentasunik ez kritikatu du berak eta erantsi ziurrenik transnazionalek aterako dutela etekinik handiena, nahiz eta zenbait enpresa txikiren onura ere ekar lezakeen. Adibidez, makina-erremintaren sektoreak aukera berriak topa litzake akaso Amerikan.
Deskargatu hemen.