Jose Mari Ezparza “Goñi Sagardia familiaren kasua gerra garaian Estatu osoan egon den kasu krudel eta ankerrena izan da”

1936an desagerrarazi zituzten Juana Josefa Goñi eta haren sei seme-alaben gorpuzki ia guztiak atzeman ditu Aranzadik, Gazteluko Legarreko leizean egindako indusketetan. Duela 80 urte desagerrarazi zituzten,  1936ko abuztuaren 30ean. 80 urte geroago, familiak gordetako memoriak, Jose Mari Esparza historialariaren ikerketak eta Aranzadi zientzia elkartearen lanak leizetik egia azaleratzea lortu dute. Jose Mari Esparza izan dugu bide lagun gertatutako kontatzen. Bide luze eta denboran luze joan bada ere azkenean duela urte batzuk abiatutako bidea itxi zen aurreko astean, zurrumurruak zirenak azkenean egiaztatuak izan dira.Isiltasunak harresia eraiki zuen gertaera haren inguruan. Leizea enborrez, zaborrez eta bete zuten, ia ikusezin bilakatzeraino. La sima. ¿Qué fue de la familia Sagardia? izenburuko liburua bide ireki zenuen  gertakari hauek isiltasunean geratu ez zedin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Nola begiratzen dugu ekonomia? Endika Alabort Amundarain ekonomialariaren eskutik

og. Urr 20 , 2016
Nondik begiratzen dugu ekonomia? Ze eragina dute ekonomiaren inguruko berriek geure bizitza eta lan baldintzetan ? Erantzun horiek azaltzen saiatuko gara eta horretarako ostegunetan Endika Alabort Amundarain ekonomialari eta EHUko irakaslea batuko zaigu ostegunetan. Gaurkoan sozio-ekonomia zer den azaldu digu. Sozio ekonomian kontutan hartu behar diren aldagaiak aipatu dizkigu. Pobreziaren […]

Honekin lotuak