BEHIALAKO EGUN BATEZ: Dolores Ibarruri, “Pasionaria” hil zen

Gaurkoa bezalako egun batean Dolores Ibarruri hil zen. Bizkaiko meategietan sortutako aitzindari komunista historikoa izan zen Ibarruri, bere berbaldi sutsuengatik Pasionaria ezizena hartu eta horrekin egin zen ezaguna. Gallartan 1895eko abenduaren 9an sortu eta Madrilen zendu zen, 1989ko azaroaren 12an, 94 urte betetzear zituela. Bitartean, gaztaro militantea, 1936ko gerra zibila, erbestea Sobiet Batasunean eta PCE alderdi barruko gorabeherak igaro ziren bere bizitzatik.

Deskargatu hemen.

One thought on “BEHIALAKO EGUN BATEZ: Dolores Ibarruri, “Pasionaria” hil zen

  1. “Pasionaria” deitxen zan Dolores Ibarruri, ezagunak zirelako berak Deustuko orduko monja pasiotarren komentura egin bizitak bere bokaziinoa dendatzen. Ez zan eldu monja pasionista izateko asmoa, baina “Pasionaria” izenaz gelditu zan. Neure aitari ere “Abade” deiten zioten askok, naiz bederatzigarren kursoan abade ikasketak itzi eta ezkondu zenarren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Maria Riveroren "Bilau" disko berria eta "Lurdes Iriondo. Ez gera alferrik pasako" dokumentala

az. Aza 12 , 2025
Mria Rivero kantari eta sortzailea etorri zaigu, bere ibilbidean lan berri bat gehiru du. Gaur bertan bakarkako hirugarren lana aurkeztu du “Bilau” deiturikoa. Urte bete ibili da lan honetako kantuak sortzen. Bilau ez da soilik abesti bat, Maria Riverok dionez diskoaren arima bera da. Leire Ugadik idatzitako idatzak dira. Diskoa […]

Honekin lotuak