BEHIALAKO EGUN BATEZ: Federiko Krutwig sortu zen

Gaurkoa bezalako egun batez jaio zen Federiko Krutwig Sagredo Getxon, 1921eko maiatzaren 15ean. Euskal idazle eta politikaria, nerabezaroan euskara bere kasa ikasi eta Euskaltzaindian 1943an sartu zen. Ekialdeko hizkuntzak ikasi zituen Frantziako Sorbonako Unibertsitatean eta Alemanian. Gernika aldizkarian (1945-53) lapurtera klasikoaren eta ekialdeko erlijioekiko aldekotasunak agertu zituen. 1963an Vasconia argitaratu zuen, Fernando Sarrailh de Ihartza ezizenaz. Bertan Euskal Herriaren historia arakatu zuen ikuspegi erabat iraultzaileaz. Sabin Aranaz geroztik garatutako nazionalismoaren kritika zorrotza eginez, beste abertzaletasun mota baten alde hitz egin zuen, batez ere mugimendu antikolonialisten iturrietatik edanez. Franco diktadore espainiarraren poliziak ETAren inspirazio iturritzat jo zuen liburua. Alde horretatik, egia da ETAren sortzaile eta kideetako askok idazlana goraipatu egin zutela, baina horrek erakundean izan zuen indarrari buruz eztabaidak daude. ETAren V. Biltzar Nagusian oso txosten garrantzitsua aurkeztu zuen Krutwigek. Bilbon hil zen, 1998ko azaroaren 15ean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KIROL ESKIROL: Mendira jo dugu gaurkoan, familian.

ol. Mai 15 , 2026
Mendira jo dugu gaurkoan, familian. Lemoizko Etzandarri mendi taldea ezagutu dugu Marian Gaztañagaren ahotan; Aritz Santamaria eta Ion Garate aerobik irakasleek, besteren artean, Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren berri ekarri digute; Ane Zabala “Eskirolak” zazpigarren artea izan du ardatz eta… Maite Sarasolaren bertsoak izan dira agurrerako bide + musika eta berba librea […]

Honekin lotuak